Iritzi-emaile eta mintzalari batzuek suak eta garrak hartzen dituzte, eta saminduta kontatzen digute Espainia ez dela beraiek amesten dutena. Eta bai, Espainia ez da beraiek sinesten dutena, “destino-unitate bat munduan”, baizik eta, XIX. mendean sortutako estatu bat. Hasieran erabat zentralista eta gaur autonomia erkidegoetan antolatuta.

Zintzoak izanik, Espainiak azken 200 urtetan, 25 urtean behin, bere azala aldatu duen estatu bat da. Hori dena bere jaiotza bortitza  konpotzeko, eta porrotaz porrota, magnizidio batzuekin, ailegatu da gaur arte asmakizun berri batekin, 78ko konstituzioa. 

Espainiak, bere naturaltasunaren aurka sortutako edozein erakunderen konplexutasun politiko eta soziala du. Ez gehiago ez gutxiago. Espainia, beti, Gaztelako zabalkuntza bat bezala hazi izan zen. Bere hizkuntza eta legeak beste lurraldeetako hizkuntza eta legeen gainean. Espainako Estatuak Suitzarren eredua garatu ahal izan zuen, baina Espainiaren abertzaletasunak beti Frantzia bat eraiki nahi izan zuen.

Emaitza ezagutzen dugu. 200 urte sufrimenduz, inposaketak, dekretuak, kulturizidioa, eta hori dena ezertarako ez. Eta Estatuaren biztanleen zati handi baten deskonexioa Espainiako nazionalismoaren nazioaren ideiarekin.

Euskal eta Kataluniar abertzaletasunaren agerpena gizartearen erantzuna, Espainaren abertzaletasunari, izan zen. Espainako gobernuek Espainiaren aniztasun kulturala eta lurralde batzuen berezitasuna desagertzea bilatu zuten. Helburu horretan euskara, katalana, foruak  oztopoak ziren bere egitasmo nazionala zabaltzeko.

Agian, Suitza/Frantzia dikotomia horren adibide onena, espainarrek ez zietela azaltzen Espainaren egitasmoa euskaldunei euskaraz, da. Dekretuz dekretu eta kolpez kolpe hizkuntza baliogarri bakarra gaztelania zela azaltzen zieten.

Ez diot eskainiko lerro gehiagorik Espainiako Estatuaren fundazioa aztertzeari. Gaurko egoera iragan horren produktua da, eta gaur kezkatzen gaituzten galdera batzuk mahi-gaineratzen ditu: Nora goaz? eta Nola? Eta agian inork ezin du galdera horri erantzun. 

Urteetan zehar, euskal proiektua independentziaren bilaketa bezala bizi izan dugu, gure estatu burujabe eta aske osatzeko asmoz. Gaur ikusten duguna, hasierako proiketu horren indefinizioa da. Badirudi inork ezin duela azaldu zein den gure helburua. Zein da? Nora goaz? Zein motatako politikak eta erabakiak hartzen ditugu? Eta zein norabidetan? Ez gara izango estatu bat, ez, orduan zer izango gara?

Egia esan, gure alderdi politikoek, azken 40 urteetan, gure lege-arauen, Estatutoa eta Foru Hobekuntza, garapena adostasunak sortzaileak izan dira. Lege-arau horiek, beraien garapen osoan ere, gure hasierako helburutik oso urrun utziko gaituzte. Espainiako Estatuan lor genezakeen azken egoera, gure helburua, foru-berreskuratzea, oso urrun egongo litzateke eta Espainarren amets onena, botere burujabe bakar bat, autonomia erkidegoak inter-pares harremanatzen duten bitartean, hurbilegi egongo litzateke.

Halaber, azken 45 urteetan, gure helburuei  kalte egiten dieten ohiturei  naturaltasuna eman dizkiegu. Autonomi erkidegoen klubean murgildu gara. Zapaterok inbentatu zituen asmakizunetan: Presidenteen konferentziak eta Moncloako bisitak ikurriña batekin. Hori dena saldu ziguten pasodoble galanta bezala baina break-dance forala baino besterik ez da.

Euskaldunok ez gara klub horretan egon behar, baizik eta beste batean. Gure harremana Espainiarekin foraltasuna eta foraltasunaren garapenagatik bideratuta egon behar da. Konstituzioak ez digu ezer berririk ematen. “Babestu eta onartu” esaten duen bezala. “Babestu eta onartu” hemen existitzen ziren arauak, legeak, bizimoduak. Kantabria Autonomi erkidego bat bada, gu beste erakunde bat izan behar gara. Eta xehetasun horiek garrantzitsuak dira. Pentsatzen duguna baina askoz gehiago. Batez ere, iruditeri batetik hurbiltzen edo urruntzen gaituelako. Belaunaldi bakoitzak onartzen du bizi duen errealitatea bidezko jazoera bat bezala. Gizarteak, ia izen bakar batengatik, egoera politiko ezberdina, naturaltasunez onartzen du. Espainiako gizartea oso kostunbrista da, eta bere ariman, salbuespen baztuekin, ezjakintasun politiko eta historiko handian datza. Ezin dugu gure ikuspuntutik Espainia ulertu. Orokorrean Espainiako demokraziaren pentsamendua, ez da gurea bezala. Guk ezingo genuke gure lurraldea batuta mantendu gizartearen zati baten iritziaren aurka. Ezingo genuke euskara inposatu, gaztelania inposatzen zuten eta  inposatzen duten moduan. 

Baita PSOE eta SUMAReko fedelaristenentzat ere, Espaina suntsitzea ez dago beraien helburuen artean. Espainiako alderdi politiko batean inor ez da saiatzen zure nortasun ezberdina indartzen, baizik eta zurea, euskalduna, Espaina eroso batean urtzen. Beraiek badakite Jakobinismoa ez dabilela, horregatik beste bide bat sortzen dute helburu berbera lortzeko.

Bihotzez, ez dut uste Galeuska-rekin aurrera joango garenik, eta batez ere Galeusca VS Espainia eszenatoki batekin. Inoiz ez, Euskadi, Katalunia eta Galizia bezalako elkarte handi batekin. Eta seguru ezetz, Katalanekin talde horretan, Espainako iruditerian katalanak biziki gorrotatuak dira. Eta Galiziari buruz, zer? Nork eta nola irabazten du Galizian? 

PSOE eta SUMAReko kideak, beraien mitinetan, irribarretsu agertuko dira kalkulu batzuk egin baino lehen. Galiziak, EAEk, NFKk eta Kataluniak, beraien artean 28% biztaleank dute, lurraldearen 15,67%. BPGa Espainiako bataz bestekoa baino handiago da, eta gure kasuan, alde hori ez da txikia. Kontuan hartu behar dugu, Aragoik, Asturiasek, Kantabriak, Gaztela eta Leonek, Gaztela Mantxak, Extremadurak eta Kanariasek elkarrekin sortzen duten BGPa, Kataluniak sortzen du  laguntzarik gabe.

Estatu baten federalizazioa, finantzaketa federal eredu batekin sortu behar da. Finantzaketa federal ereduek, Alemaniarenak bezala, ekarpen mugatuak jartzen dituzte. Oreka horretan diru-sarreren asimetria eta baliabideen eskuragarritasuna sortzen da eta askoentzat, beraien lurraldean sortzen dena, ia guztia kudeatu ahal dutena da. Bidezkoa da, bai. Baina Espainian ez litzateke sekula eredu hori onartuko. 

Suitzaren eredua edo benetako federalismo bat aldarrikatzen dituzten erakundeekin harremanak mantentzea komenigarria da guretzat. Eta, gure logikatik, lortzen dituzten irtenbideak babestu behar ditugu eta erakunde horiek lagundu eta babestu. Baina ez zaigu komeni errealitate horiekin frente bat egitea. Konstituzioaren berrirakurtzea ez da posible   Galeuscatik. Espainak espainako finantzaketarekin egokia izango den adostasun bat bilatuko du Kataluniarekin, baina inoiz ez die erreferendum bat emango katalanei, ezta ogasun propiorik ere.

Guri, foru garapenaren bidea esploratzea komeni zaigu. Euskal Autonomi Erkidegoa Euskal Foru Komunitatea bihurtu behar dugu. Ez bihar, gaur. Espainiako iruditeria errealitatea eraikitzea, guk, ulertzen eta ikusten dugun modutik. Espainian hiri autonomoak, autonomia erkidegoak eta foru komunitateak daude, Euskal eta Nafar foru komunitateak. 3 maila eta 3 harreman mota Estatuarekin.

Autonomia Erkidegoen klubetik irtetea ezinbestekoa da. Eta pixkakana-pixkanaka, zarata barik, titularrak egunkarietan eman barik. Barrurantz eta kanporantz sentimendu forala bateratu behar dugu. Espainiako mentalitatea beste atetik sartzeko. Eta Espainiako, Estatuko egituraren kontaeraren bataila irabaztea, gure herria eta foraltasuna josten dugun bitartean. Gehienbat, Estatuak onartu beharko duelako Foru komunitateek sortuko dituzten politika batzuk Espainiako nazionalismoaren ideiaren aurka joango direla.

Egunen batean gure lana egin ostean, Konstituzioaren Disposapen Gehigarri bat (DG1) mahigainean jarriko genuke eta agian beste joko bat jokatzen hasiko gara. EFK sortzeak “foru-agenda” fokuan jarriko luke. Gure iruditeria foraltasunaren ezaugarrietatik sortu behar dugu. Foraltasuna ideia sortzea gizartea hazkunde pertsonalerako modu gisa. Denontzat baina inorena ez. Konpromiso bat herriarekin, gizartearekin. Horretarako adibideak eman behar dizkiogu gizarteari, eta ahaleginak egiten dutenei, onura sortzen dutenei, eskertu behar diegu.

Gure aitona-amamen gizartean kontzeptu horiek sortzea oso zaila zen. Gaur ez, epe txiki batean ideia garrantzitsu batzuk sortu ahal ditugu gizartean. Hiztaldi batean, gizon argi batek, arrazoi handiz esan zidan foraltasunak zerbait zaharra gogoarazten digula, eta bai, egia da, eta handik hasi behar gara, foral ez delako bakarrik foral baizik eta “for-all”.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.