Orain dela bi hilabete
izar txiki bat jaio zen
ekarri zuen bizi bat
distira indarrez bete
Esku artean hartu nuen
jakin nahi nuen zein den
zergatik gauza horrek
begiratu ninduen
Umetxo polit bat zen
izar bereziena zeruan
nire bihotz barru-barruan
jarri nuen ikusterakoan
Hau da bizitza, hau da alaia
Pozaren pozez da nire nahia
orain dakit zergatik jaio garen
mundu hobea prestatzen