Ariman dagoen herria

Batzuetan uste nuen hil zinela

baina nentzuen taupada hori

barnetik hazten zen beti

agian, bizirik zagozelako

ni bizirik naizen bitartean

 

Mendeak iraun zenuen

bihotzean josi zintugun

hitzen hariarekin

bertsoen orratzarekin

jaio ginenetik

 

Ariman daramakizut, herria

zailetasun guztiekin

zaila den bidetik

munduan ilun ta gorri

baina ez nago ni bakarrik

 

Munduko euskaldunak gabiltza

elkarrekin aurrera

bazioten gutxi garela

ta ez geneukala lekurik..

baina hemen gaude bizirik

 

Orain begiratzen dugu…

etorriko den geroa

erronkaz beteta

besterik ez dugu

baino euskaldunen harroa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.